Zer behar da bizitzan bide berriak urratzeko?
Josune Bereziartu
Eskalatzailea eta alpinista
Ezaguna da 8c, 8c+, 9a eta 9ª+ ibilbideak eskalatu dituen lehen emakumea izateagatik. 20 urtez, 1997tik 2017ra, emakumeen kirol eskaladako buru izan da kategoria zailenean. Horma bakoitzaren zailtasunen aurka borrokatzea ez ezik, Bereziarturen garaipenik handiena, batez ere, muturreko egoeretan aurkitzen dugun oztopo nagusiena gainditzea izan da: norberarenganako fedea. Norberak nahi duenarekin leial izatea, geure grinari jarraitzea eta amore ez ematea… motibazioz beteriko diskurtso baten parte da, eta ikaskuntzaren bidean ere balio du.