Nolakoa izan behar du XXI. mendeko eskolak?

Alfredo Hernando

Aditua hezkuntza berrikuntzan. ‘Escuela 21’-en sortzailea.

Alfredok bere burua aurkezten du aita, hezitzaile, psikologo, ikertzaile ilusionatu eta konektatu gisa. Hezkuntza berrikuntza bihurtu du bere bizi proiektu, eta proiektu horretan saiatzen da ikaskuntza agertokiak sortzen, ikasleekin eta irakasleekin batera, ikasgeletan eta sareetan, jardunaldietan eta kongresuetan, edo formakuntza proiektuetan. Orientatzaile gisa hasi zen lanean, Lehen Hezkuntzako taldeetan eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan. Hainbat egitasmo garatu ditu, irakasle askorekin elkarlanean. Gainera, hainbat liburu idatzi ditu dibulgatzaile gisa; besteak beste, ‘Viaje a la escuela del siglo XXI’. Hezkuntza materialak, artikuluak eta zutabeak argitaratu ditu, hainbat hedabide, ikerketa aldizkari eta egunkaritan.
Partekatu