Zer norabide hartuko du hezkuntzak etorkizunean?

Tresnak eta baliabideak ematea, etorkizun ezezagun baten inguruko erabakiak hartzeko. Bokazio horrekin sortu da NEXT. Kristau Eskolaren proiektu bat, hezitzaile gisa dugun konpromisotik eta erantzukizunetik sortu dena.

Gaur, familiek, irakasleek eta, oro har, gizarteak erantzunak behar ditugu. NEXTek espazio bat izan nahi du non, hainbat adituren ikuspegiaren bidez, gogoeta egin eta ezagutza sortuko den gaur egun mahai gainean ditugun gai nagusiak ardatz hartuta.

Birpentsatu, alderdi teknologikotik emozionalera.

Lehendik ere bagenekien digitalizazioak eta teknologia berriek hezkuntzaren etorkizuna markatuko zutela. Alabaina, haien etorrera hain hilabete gutxitan bizkortuko zela pentsaezina zen.

NEXTetik, ikuspegi bat eman nahi dugu, digitalizazioak etorkizunean izango dituen inplikazioei buruzko gogoeta egiteko. Orainaldiaz haratago begiratu eta erantzunak bilatu, eraldaketa ibilbide geldiezin honi ekiteko.

Hezkuntza birpentsatzean, ordea, ezin dira atzean utzi zenbait gai, hala nola hezkuntza emozionala, XXI. mendeko herritarrek eduki beharko dituzten balioak eta jarrerak, digitalizazioaren arriskuak, edo arrakala digitala.